Leonorren hiltzailea, behin-behineko espetxealdian
Joan den larunbatean Antxon bere bikotekide ohia hil zuen gizona behin-behineko espetxealdian sartu dute, "hilketa delitu batengatik".
Segurtasun Sailak jakinarazi berri duenez, joan den larunbatean Pasai Antxon haren bikotekide ohia hil zuen gizonezkoa behin-behineko espetxealdian sartzea erabaki du Donostiako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiak, “hilketa delitu batengatik”.
Larunbatean atxilotu zuten 53 urteko gizona, bikotekide ohia (45 urtekoa) suzko arma batekin hiltzea egotzita, ibilgailu batean ihes egin ondoren.
Ertzaintzako iturriek baieztatu dutenez, ustezko hiltzailearen kontra “aspaldi” aurkeztu zuen salaketa emakumeak. 2020an jarri zuen salaketa eta handik bi urtera, 2022an, artxibatu egin zuten kasua.