Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Portuko Agintaritza "kaleratze aginduak prestatzen" ari dela salatu du Etxebizitza Sindikatuak

Agintaritzak Eskalerillaseko bloke osoa eraisteko nahian jarraitzen duela salatu dute. Oraingo honetan ere bizilagunek ez dutela jakinarazpen ofizialik jaso deitoratu dute.

Atzo Eskalerillasen egindako agerraldiaren irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/12/04

Eskalerillaseko bizilagunek borrokan jarraitzen dute, tinko. Joan den otsailean Trintxerpeko Herrera kaleko 10-11 sotoetako bizilagunek borroka hasi zuten, hamarkada luzez euren bizitokia izan dena uzteko agindua jaso baitzuten. Ordutik, kale gorrian geratzeko arriskuan izan dira, eta egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu zuen atzo Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Agerraldia eskaini zuten bizilagunekin batera.

Atzoko agerraldian gogorarazi zuten Pasaiako Portuko Agintaritzak etxebizitza bloke osoa eraitsi nahi duela. Zamen garraiorako trenbide bat eraikiko dute eta horrek eragin zuzena izango du Eskalerillas kaleko blokean, erabat eraitsi beharko baitute. Bertan, hamabi familia bizi dira gaur egun, Etxebizitza Sindikatuaren eskutik, borroka honetan murgildu direnak.

Ordutik ez dutela inolako “alternatiba errealik” jaso salatzen jarraitzen du Etxebizitza Sindikatuak, eta horren aurrean, tinko eutsi diotela borrokari: asanblada irekiak, manifestaldiak, elkartasun egunak, sinadura bilketak… Hamaika modutara aritu direla gogorarazi dute.

Borroka luze horren ondoren, joan den uztailean Pasaiako Portua eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) arteko proiektua martxan jartzeko sinadura bertan behera gelditu zela jakin zuten bizilagunek. Honen berri “beraien kabuz” izan zutela salatu dute sindikatuko kideek, “eta ez udala, Eusko Jaurlaritza edota kaleratzearen errudun nagusia den Portuko Agintaritzaren partetik, hauetaz ahaztu direlarik, egoeraren konplize bihurtuz”, haien hitzetan.

Lasaitasun egoera batera “heltzetik urrun”, salatu dute bizilagunei ohartarazi berri dietela “hau martxan jarri duten politikari, portuko agintari nahiz enpresariek ofentsibara jo eta proiektua lehenbailehen berrabiarazi nahi dutela”. Sindikatu sozialistako kideen arabera, ETS bizilagunak noiz etxegabetuko zain dago “proiektuari argi berdea emateko, honela eskuak garbitu eta pilota Portuaren teilatura bidaliz”.

“Gertakari hauek garbi uzten dute negozioa dagoela etxebizitzaren eskubidearen gainetik”, erantsi dute. “Antza denez”, portuko agintaritza “kaleratze aginduak prestatzen” ari dela salatu dute: “Baina berriro ere ofizialki ez die inork ezer jakinarazi. Horiei guztiei argi esan nahi diete eurek borrokan jarraituko dutela eta adi egoteko honen aurrean aurrera eraman litezkeen ekintzei”.

Bukatzeko, abenduaren 14an Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Bilbon egingo duen manifestaziora deitu dituzte pasaitarrak sindikatuko kideek eta bizilagunek berek. Plaza eliptikotik abiatuko dira manifestariak, 13:00etan, Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez! lemapean.

Erlazionatutako edukia“Ez da alternatibarik ez dagoela, eman nahi ez dutela baizik”Euren aldarrikapenak plenora eraman dituzte Eskalerillaseko bizilagunekZutik jarrai dezan, zutik borrokan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.