Errege bezperako Eguna antolatzeko bilera irekia
Datorren ostegunean, hilaren 12, Errege bezperako Egunerako proposamenak jasotzeko bilera irekia antolatu du Oreretako Udalak
Oreretako Udalak Errege bezperako Eguna (urtarrilaren 5) antolatzeko interesa duten eragile, elkarte eta norbanakoei dei egiten die, denon artean programazioa osatzeko helburuarekin. Proposamenak eta ideiak elkarbanatzeko bilera irekia egingo da datorren ostegunean, hilaren 12, arratsaldeko 17.00etan Merkatuzarreko balioanitz aretoan.
Bertaratu daitezela herriko haur, gazte eta helduei magiaz eta ilusioz beteriko eguna oparitu nahi dieten guztiak!