Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Erromatarren garaian murgiltzeko parada, Arditurrin

Ez da ohikoa 'Arditurri 3' erromatar garaiko galeria jendearentzat irekitzea. Azken bi urteetan bitan baino ez dute zabaldu; alabaina, gaur (ostirala) eta igandean bisita gidatuak egingo dituzte erromatar garaia bertatik bertara ezagutzeko.

Galerian barrena ibiltzeko kaskoak eta linternak behar dira, baina antolakuntzak banatuko ditu horiek. / HITZA.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/12/06

Arditurri parketxearen inguruan dagoen erromatar garaiko osorik dagoen galeria bat da Arditurri 3, 2000ko hamarkadan aurkitu zutena. Ate originala erorita zegoen, eta hori izan zen galeria hori lehenago aurkitu ez izanaren arrazoia. Gaur egun hutsik dago, eta metalezko ate bat du Arditurrikoek ulertzen dutelako ondare historiko garrantzitsua dela. 

Jon Ander Saiz Gomez de Segura Arditurriko langilea da, eta hark kontatu duenez ez da ohikoa Arditurri 3 publikoarentzat irekitzea. “Asko jota urtean behin ireki dugu azken bi urteetan, Arditurri Egunean kasu, baina hori egun berezia delako. Uste dut ez dela inoiz gehiago ireki bisita oso berezi batentzat izan ez bada”. Bisita berezitzat jo ditu Saizek, esaterako, Mertxe Urteagak galeriara egindako joan etorriak, haren hitzetan Urteaga baita Arditurriko historiaz gehien dakien pertsona. Horrenbestez, Arditurri 3ra egin diren ikustaldiak “oso konkretuak” izan dira; hala nola historiako edo arkeologiako ikasleenak.   

Arditurriko beste meategietan ere bazeuden erromatar garaiko galeria gehiago, baina industria garaiak erromatarren arrastoak desagerraraztea suposatu duela kontatu du Arditurriko langileak. “Industria garaian erromatar garaitik geratzen zitzaizkigun galeriak handitu zituzten”.

Aspalditik nahi zion Saizek jendeari zerbait berezia eskaini, “seguru aski Arditurrin aurkitzen den galeria garrantzitsuenetako bat” erakutsi nahi zuen, “normalean irekitzen ez dugun ondare historiko potente bat” baita, eta, beraz, lanean hasi ziren. Nahiak egi bihurtuko dira hilaren 6an (gaur) eta 8an (igandean). Bi txanda egingo dituzte egun bakoitzean: 10:00etan gaztelaniakoa eta 11:30ean euskarazkoa. Zazpi laguneko muga du bisita bakoitzak, eta hamalau urtetik gorakoentzat izango da. 10 euro balio du ibilaldiak.

Bisita gidatua Arditurriko eraikin nagusian hasiko da, eta galeriara oinez joango dira bisitariek azalpen batzuk entzuten dituzten bitartean. Behin Arditurri 3n, galeriaren hiru zatiak bisitatuko dituzte ibiltariek. Lehen zatian minerala nola aurkitzen zuten ikusiko dute, eta bigarrenean, berriz, mineralak aurkitu ondoren egiten zituzten maldak ezagutuko dituzte. Hurrengoak galeria horizontalak izango dira. 

Erromatar garaia, ‘in situ’

Saizek aurreratu du bisitariak sartuko diren galeriako paretetan kandelentzako zuloak ere identifikatuko dituztela. Ostera, nabarmendu du galeria txikia eta estua dela: altueran ez da 1,8 metrora iristen, eta zabaleran metro bat edo metro eta hogei inguru neurtzen du. Mineralak dituen arrokak husten zituzten erromatar garaian, eta segurtasun baldintzak bermatze aldera, ez zituzten zulo handiegiak egiten. Horra galerien tamainaren arrazoia. Normalean jendeak bisitatzen dituen galeriak industria arokoak izaten dira, berriak, eta ez da «hain argi» sumatzen erromatarren aztarna. Asteburuan, berriz, bisitariek erromatar garaian lana nola egiten zuten ikusiko dute in situ. 

Bisitetan izena emateko 943 49 42 48 eta 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu edo helbide honetara -era idatzi behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.