'Ahots hariak' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, bihar
Inge Arin Larrañagak egin du errealizazioa eta edizioa, eta musika originala Aratz Gomez Larrañaga eta Brice Quillartenak dira.
Bihar –hilak 12– Ahots hariak dokumentalaren emanaldia eta protagonistekin solasaldia izango dira Landetxen. 19:00etan izango da saioa, eta sarrerak aurrez hartu behar dira.
Honakoa da filmaren sinopsia: Frankismoa. Zentsura eta bortizkeriaz beteriko garai ilunak gogora ekartzea beharrezkoa da euskal kulturaren berpizkundea ulertzeko. Dokumental honek frankismo garaian euskal kantarien bizipenak biltzen ditu (1960-1975 artean bereziki). Herri bat ez bada kulturarik gabe, Euskal Herria ez litzateke kanturik gabe. Colette Larrabururen Frankoren mende kantatzen genuenean liburuan inspiratutako dokumentala.
Inge Arin Larrañagak egin du errealizazioa eta edizioa, eta musika originala Aratz Gomez Larrañaga eta Brice Quillartenak dira. 30 minutu irauten du ikus entzunezkoak. Hona trailerra.
