Argazki erakusketa antolatu du Urdaburu elkarteak
Urdaburu Mendizale Elkarteak 'Tinto ibaiko koloreen sinfonia' ('Sinfonía de colores en Río Tinto') argazki erakusketa egingo du hilaren 17an.
Mikel Mitxelena argazkilaria Urdaburu Mendizale Elkartean izango da hilaren 17an, Tinto ibaiko koloreen sinfonia (Sinfonía de colores en Río Tinto) argazki emanaldia aurkezten. 19:30ean jarri dute hitzordua.
Aurkezpen egunaz gain, erakusketa ikusteko aukera egongo da Urdaburu elkartean astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00ak arte.
