Odola emateko urteko azken aukera Antxon
Pasai Antxoko Odol Emaileek hilaren 18an jarri dute hurrengo hitzordua, arratsaldez.
Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak hurrengo erauzketa saioaren berri eman du. Hilaren 18an (asteazkena) da odola ematera deitu dituzte pasaitarrak. 16:30etik 20:15ak bitarte ariko dira zeregin horretan.
COVID 19arekin zerikusia duen sintomarik izanez gero, ez joateko deia egin dute.
Ohi bezala, jendea ez pilatzeko asmoz, ordua emango diete emaileei.
