'Ahots hariak' dokumentala eta solasaldia, gaur, Landetxen
Dokumentalaren proiekzioaren ondoren protagonistekin solasaldia izango da. 19:00etan izango da saioa, Landetxen.
Frankismoa, zentsura eta bortizkeriak beteriko garai ilunak gogora ekartzea beharrezkoa da euskal kulturaren berpizkundea ulertzeko. Eta, hain zuzen, horixe da Ahots Hariak filmak egiten duena, frankismo garaian euskal kantarien bizipenak biltzea. Bereziki, 1960 eta 1975 urteen artean. Corlette Larrabururen Frankoren mende kantatzen genuenean liburuan inspiratutako dokumentala da.
Honakoa da dokumentalaren fitxa:
- Errealizazioa eta edizioa: Inge Arin Larrañaga
- Musika originala: Aratz Gomez Larrañaga, Brice Quillart
- Masterizazioa: Pop
- Iraupena: 30 minutu
Dokumentalaren proiekzioaren ondoren, filmaren protagonistekin solasaldia izango da. 19:00etan izango da proiekzioa, eta sarrerak hemen eros daitezke.
Filmaren trailerra hemen ikus daiteke.
