Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra, larunbatean
16:30etik 18:30era izango da tailerra, Lau Haizetara elkartearen egoitzan. Izena eman behar da aldez aurretik.
Hilaren 14an (larunbata) Eguberrietako apaingarriak egiteko aukera izango da Lau Haizetara elkartearen egoitzan. Familian Jolasean programaren baitan antolatu dute saioa, eta 16:30etik 18:30era izango da.
Errenteriako Udalak, programa honen bidez, euskara sustatzea du helburu. Gainera, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerenez gain, hilean larunbat batean zenbait ekintza antolatzen dituzte herrian.
Izena emateko epea jardueraren egunera arte egongo da irekita, eta esteka honetatik egin behar da. Alabaina, programaren inguruko zalantzaren bat izanez gero helbide honetara idatzi edo 943 44 96 06 zenbakira deitu behar da. Gazteria Departamentuaren webgunea ere kontsulta daiteke.
