'Hau gerra bat da' antzezlana egingo dute igandean, Landetxen
Piszifaktoria taldeak egingo du saioa, eta Oiartzungo Antzerkizale Elkartea da antolatzailea. Sarrerak eros daitezke jada.
Igandean, hilak 15, Hau gerra bat da antzezlana egingo dute Landetxen Piszifaktoria taldearen eskutik.
Sinopsia: Bi soldaduk jo dute zure atea. Bi soldadu dira eta hiru fusil. Frontera joan beharko duzu, tiroak jo eta hartzera. Lubakian itxaron beharko diozu ez datorren goizalbari. Eta ospitalean, erretagoardian edo kartzelan ikusi beharko dituzu zure eskuak dardarka, hotzarengatik… eta beldurrarengatik.
Mikel Ayllon da gidoilaria eta zuzendaria, eta, musika, berriz, Igor Arzuagarena da. Iholdi Beristain, Irati Agirreazkuenaga, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon dira antzezleak.
Sarrerak hemen eros daitezke. Teaserra, aldiz, hemen dago ikusgai. Saioa 19:00etan izango da, Landetxen.
