Manolo Kabezabolo Trintxerpen izango da urte hasieran
The Eskarallas eta Sutan taldeekin batera ariko da Mogambo aretoan datorren urtarrilaren 10ean.
Argazkia: Pablo Ibáñez. Manolo Kabezaboloren zaleek, eta oro har punk-rock musikaren zaleek hitzordua izango dute urte hasieran Trintxerpen. Urtarrilaren 10ean (ostirala da), abeslariak kontzertua eskainiko du Mogambo aretoan (Azkuene kalea, 17). Haren aurretik, motorrak berotzen hasteko, Galiziako The Eskarallas punk-rock taldea eta Sutan talde bilbotarra igoko dira oholtzara.
21:30ean hasiko dira kontzertuak, eta 10 euro ordaindu beharko dira. Leihatilan bakarrik ahalko dira eskuratu.
