Miren Narbaizak eta Iban Zalduak 'Ipuina engainua da' aurkeztuko dute
Bihar (hilak 13) egingo dute aurkezpena Lekuona Fabrikan, 18:30ean. Irakurraldi musikatua egingo dute. 16 urtetik gorakoentzat da.
Miren Narbaizak eta Iban Zalduak Ipuina engainua da liburua aurkeztuko dute bihar (hilak 13) Lekuona Fabrikan. Egileek irakurraldi musikatua egingo dute ordu eta laurden iraungo duen saioan. Hamasei urtetik gorakoei zuzendutako saioa izango da.
