Sanjuandarren Oroimena taldearen 2025eko egutegia, azkena

Datorren urtekoa azkena izango dela iragarri du taldeak. Hilaren 18an eskuratu ahal izango dira, goizez.

Sanjuandarren Oroimena taldeak, bost urtez pasaitar askoren etxeko paretaren bat apaintzeko egutegiak egiten aritu ondoren, datorren urtekoa (2025ekoa) azkena izango dela jakinarazi du. Argazki zaharrez jositako 2025eko egutegia azkena izango dela iragarri dute taldekoek: “bost urte jarraian egutegia prestatu eta zabaldu ondoren, bukatutzat ematen dugu egiteko hori”, esan dute. Aurrerantzean, udalaren Argazkien Tokiko Bilduman jarriko dituzte indarrak.

Hilaren 18an(asteazkena da) egingo dute banaketa 2025ekoaren banaketa, Ubera liburutegian, 10:00etatik aurrera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.