'Teilatupean' haur eta gazteentzako bertso antzerkia, San Pedron
Hilaren 15ean egingo dute bertso antzerkia, San Pedroko Udal Aretoan. 17:30ean izango da Iraitz Lizarragaren emanaldia.
Teilatupean. Lur eta Dororen ametsa bertso antzerkia egingo dute San Pedroko udal aretoan, hilaren 15ean, 17:30ean.
Sinopsia: Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makil, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan
Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu antzezlanak: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna… Fantasiazko munduak helduen errealitatearekin parez pare topo egiten du eta haurren ahotsa eta zilegitasuna agerian geratzen dira.
Gidoia eta zuzendaritza Iraitz Lizarragarenak dira; oholtzan, berriz, Maren Basterretxea, Maite Aizpurua eta Uxue Alkorta ariko dira.
