Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bi urtez bakardadeari aurre egiteko lanean

Oiartzungo Udalak herriko helduenen bizi kalitatea hobetzeko asmoz sortu zuen Zaintzadi. Bi urte bete ditu egitasmoak, eta lan eremua zabaltzeko jardunean ari dira Iturriotzen eta Ugaldetxon.

Hilero antolatzen duten kafe tertulia bateko irudia.
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/12/13

Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden Oiartzungo helduen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, Zaintzadi proiektu publiko-komunitarioa jarri zuen martxan udalak 2022an, eta gaurkoan kandelak itzaliko dituzte, bigarren urteurrena ari baitira ospatzen. 

Adineko pertsona gehienen sostengu sarea familia izaten da, baina horrek ez du bakardadea ekiditen. Bi urte hauetan Zaintzadik egin duen lanketaren bidez eta ezagutu dituen oiartzuarren bizipenek berretsi egin dute familia izate hutsak ez duela zertan bakarrik sentitzea eragozten. 

Beraz, zaintzaren sozializazioa soilik familiara ez mugatzea beharrezkoa da. Hautazkoa ez den bakardadea arazo soziala da, eta Zaintzadik argi dauka: komunitateak izan beharko luke zaintzarekiko zer esana, komunitateak eskaintzen duen pertenentzia sentipena ordezkaezina baita. “Garrantzitsua da bakoitzak ardura beregain hartu eta zaintza erdigunera eramatea”, azaldu dute. 

Komunitatearen garrantzia
Olaia Lasa Oiartzungo Udaleko Ongizate Zinegotzia da, eta zehaztu du Zaintzadik prebentziorako egiten duela lan. “Bi langilek egiten dute lan Zaintzadin, jardunaldi osoz, eta esku hartze pertsonalizatuak egiten dituzte. Esku hartze horiek egiteko lehenbizi detekzio lana egin behar da, eta bi modutara egiten dute: horretarako sortu genuen sistema baten bitartez, edota komunitatearen bitartez. Hori da proiektuaren alderdi interesgarrienetako bat, komunitatea txertatzen dugula”. Beraz, esan daiteke elkarlan bat dagoela komunitatearen eta Zaintzadiren artean. 

“Mezu garrantzitsuena da argi izatea zaintza denok behar dugun zerbait dela, eta komunitate osoko arlo bakoitzak eskaintzen duela gauza bat. Pertsona baten zaintzan denen parte hartzea berebizikoa da. Kaletik elkar agurtzea gauza xumea eta arrunta da, baina hori ere zaintza da. Garrantzitsua da eremuak sortzea; eremu seguru eta erakargarri bat sortzeak egiten du jendea eremu horretara hurbiltzea. Horrela sortzen da zaintza gune bat”, nabarmendu du Lasak. 

Bi urte bete ditu Zaintzadik, eta denbora tarte horretan abian zeuden ekintza komunitarioetan parte hartzeaz gain, herriko beste eragileekin elkarlanean zenbait ekintza komunitario jarri ditu martxan. Horren adibide da, esaterako, Zineforuma. Ostegunero izaten da zinema Landetxen, eta Zaintzadik bi hilabetean behin bakardade ez hautatuarekin harremana duen film bat proposatzen du, “gaiaren inguruan sentsibilizazio lana egiteko”.

Ariketa Mentalaren tailerra ere bada beste adibide bat, eta Kafe Tertulia “arrakastatsua” ere egiten dute. Horietaz gain, “beste erritmo batetara” egokitutako Ttipi-Ttapa berria sortu dute Abittu eta Petra Lekuonarekin elkarlanean. Alabaina, beste hamaika ekimen ere baditu martxan Zaintzadik. 

Auzoak ezagutu lanketa egiteko
Etorkizunera begira erronka bat baino gehiago ditu Zaintzadik, eta horien artean nabarmendu dute auzoetan lanketa egiteko, auzoak ezagutu nahi dituztela “gertutasuna eta konfiantza” eskuratzeko. Gaur-gaurkoz Iturriotz eta Ugaldetxo auzoetan ari dira behaketak egiten, hango beharrak identifikatu eta erantzun bat ematen saiatzeko asmoz.

Era berean, Lasak gehitu du Zaintzadik artatzen duen pertsonen profila 55 urtetik jaitsi nahi luketela, iruditzen zaielako bakardade egoera bizitzako edozein momentutan suerta daitekeela. “Adina jaitsi nahi genuke, besteak beste, erretirorako prestaketa bat egiteko, une horretan izaten direlako krisi momentuak”. 

Gaur egun 21 esku hartze ari da egiten Zaintzadi; baina, inor bakardade egoeran sentitzen bada eta elkartearekin harremanetan jarri nahi balu Fermiñeneko bulegora joan behar da, edo helbidera honetara idatzi daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.