'Gurpilak' eleberria aurkeztuko du Ertizen Artola Iturratek Donibanen
Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, haur motxiladunen esperientzietan oinarritutako eleberria aurkeztuko du idazleak. Asteartean izango da.
Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, Ertizen Artola Iturrate Donibanen izango da, Gurpilak. Aita espetxean, motxiladun haur baten ahotsa eleberria aurkezten. Haur motxiladuna izan da Artola, eta ikuspegi horretatik kontatu du euskal presoen senideek bizi izandakoa liburu honetan. Haur motxiladunen errealitatea fikzio bilakatu du, Ihintza izeneko pertsonaiaren bizitza kontatzen du eleberri honetan, 6 urtetik 13 urte bete arterako esperientziak hain zuzen.
Aurkezpena datorren asteartean (hilak 17) izango da, Donibaneko Kultur Aterpean. Elkarteko Garazi Alegriak gidatuko du saioa.