Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Oiartzun Irratiak lehen Batzar Orokorra egin du asteon

Urteko balantzea egiteaz gain, aurreratu dute denboraldi berria aurkezteko 'Oiartzun Irratia GaLa' egingo dutela urtarrilaren 24ean.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/12/13

Oiartzun Irratiak Batzar Orokor irekia egin zuen atzo (hilak 12) lehenengoz. Udaletxeko pleno aretoan izan zen bilkura, eta hogei lagun inguruk hartu zuten parte bertan; hala nola Oiartzun Irratiko entzuleek, saioak egiten dituzten kolaboratzaileak, zuzendaritzako kide berriak eta langileak batu ziren bertan, eta ziurtatu dutenez, “giro lasai eta atseginean” egin zuten jardunaldia. 

Atzoko elkarretaratzearen helburua Oiartzun Irratiko komunitatea elkartzea zen batez ere; baina baita kideekin 2024an Oiartzun Irratiak egindako ekintzen berri ematea zein balantze ekonomikoa azaltzea ere. Hots, 2025eko egitasmoak eta aurrekontua partekatzea ere baziren bileraren helburuak.

Honakoak izan dira 2024ko ekintza nagusiak:

  • Irrati tailerrak AEK-ko ikasleekin. Oiartzun Irratia ezagutzeko saio bat egin zuten lehenengo, hedabidearen historia eta funtzionamendua bezalakoak azaltzeko asmoz. Hainbat ikasle talde osatu zituzten gero, eta podcast bat sortu. Saio hori Korrikaren ingurukoa izan zen, eta sare sozialetan zabaldu zuten.
  • Irratsaio berriak. Hiru saio berri estreinatu ditu irratiak 2024 honetan.
    • Aitziyo. Maiatzean estreinatu zuten bertsolaritza ardatz duen saioa Kattalin Arabolazak, Peru Alijostesek eta Egiar Otegik. Bertsozale bat elkarrizketatzen dute hilean behin, eta bertso agendaren berri ere ematen dute bertan.
    • Zinealdia. Azaroan estreinatu zuen Endika Loiolak saioa. Hamabostean behin zinemetan ikusgai dauden filmak lantzen ditu Loiolak, filmaren ildoa zein den azalduz eta soinu banda ere saioan txertatuz.
    • Liburuak Hitz eta Pitz. Oraindik estreinatu gabe dagoen saioa da hau; berria, beraz. Herriko haur eta gazte irakurle taldeak izango dira nagusi saio honetan.
  • 25. urteurren festa. Uztailaren 13ko festan “parte hartze zabala, giro alaia eta denetariko ekintzak” egon zirela zioten irratikoek. Egun horretan puzgarriak eta haurren txokoa; herri kirol desafiyua gazte eta helduen artean; entzuleei omenaldi ekitaldia; herri bazkaria; Irati Odriozola eta Joxe Leon Amigorenaren kantaldia; Kopla txapelketako finala eta sari banaketa; bingoa; Dantzal Sound eta Muxkerren dantzaldia eta Tio Teronen Semeak taldearen emanaldia izan ziren herrian. “Egun arrakastatsua izan zen; balorazio oso ona egiten dugu, bai aurre prestaketaz zein egun berean bizitakoaz. Esker ona adierazi nahi diegu modu batera edo bestera urteurren jaia antolatzen laguntzen aritu zirenei eta baita parte hartzaile guztiei ere”.

2025eko egitasmoen artean, berrikuntzak
Batzarrean urte berriko asmoak zein ziren azaldu zituzten Oiartzun Irratia osatzen dutenek, eta, besteak beste, aurreratu zuten programazio berria egongo zela, kolaboratzaile eta webgune berriarekin. Hori ospatzeko, Oiartzun Irratia GaLa egingo dute urtarrilaren 24an, Landetxeko auditorioan. 19:00etan izango da ekitaldi irekia, eta doako gonbidapena Landetxeko txarteldegian edota hemen eskuratu behar da.

Antolatzaileek aurreratu dute gehienez ordubeteko ekitaldia izango dela, eta zuzeneko irratsaio baten forma emango diotela gonbidatu, musika eta “sari mundialak” izango dituen lehiaketa batekin.

Herritar guztiak gonbidatu zituzten urtarrilaren 24ko aurkezpen ekitaldira, eta deia luzatu dute Oiartzungo eragile, elkarte eta herritar guztiei haien proposamenak, proiektuak, ekarpenak edo “dena delakoak” Oiartzun Irratiarekin partekatzeko. “Denontzat daude atek zabalik”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.