Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Sanmarkoseneko langileak aldundian mobilizatu dira

Kaleratzeak ekidin eta %100eko lan kontratuak eskatzeko elkarretaratzea egin dute Sanmarkoseneko langileek. 22. greba eguna dute.

Oier Iriarte Arrondo
Errenteria-Orereta
2024/12/13

Azaroaren 18az geroztik gaurkoa 22. greba eguna dute Sanmarkosene egoitzako langileek ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gureak enpresak kudeatzen du egoitza, eta enpresak proposatutako lan baldintzen aldaketei aurre egiteko bost kaleratzeak ekidin eta %100eko lan kontratuak egitea eskatzen ari dira. Gureak-ek kudeatzen badu ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du zerbitzuaren %96a, hortaz, langileek aldundiari “ardura hartzeko eta lan jardunaldi osoa izango duten langile kopuru egokia bermatzeko” eskatu diote.

Izan ere, pertsonal faltak langileentzako lan karga handiegia eragiteaz gain, egoiliarrek jasotzen duten zerbitzua ere kaltetzen du, familiarteko eta sindikatuen arabera. Langile faltagatik egoitzako ordutegiak atzeratzen dira, eta laguntzaile bat falta den egunetan gertatu izan da ordutegian atzerapenagatik egoiliarrak paseatzeko aukerarik gabe gelditzea, eta ohean 13 edo 14 ordu egotera iritsi daitezke, paseoak medikuak agindutakoak izan arren. Gainera, urte osoan zehar gosariak atzeratzen dira, eta laguntzaile falta dagoen egunetan gosaria eta bazkaria bi ordu baino gutxiagoko tartean izatea gerta daitekeela jakinarazi dute.

Finkatutako helburuak lortu arte borrokan jarraituko dute langileek, eta dei egiten diete euren ondoan dauzkaten familiarteko, pentsiodun elkarte eta bestelako eragile sozialei mobilizazioetan parte hartzen jarraitzera.

Erlazionatutako edukiaSanmarkoseneko egoiliarren “oinarrizko zainketen urraketa larria” salatu dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.