Arte eta artisau azoka egingo dute Ehuntze Espazioan
Arte eta artisau azoka egingo dute Ehuntze Espazioan bihartik –hilak 18– hilaren 24ra.
Arte eta artisau azoka egingo dute Ehuntze Espazioan bihartik –hilak 18– hilaren 24ra.
Hau da azokaren ordutegia:
- Hilak 18, asteazkena: 16:30 – 20:00.
- Hilak 19 eta 20. 11:00 – 13:30 eta 16:30-20:00.
- Hilak 21 eta 22. 11:00 – 13:30.
- Hilak 23. 11:00 – 13:30 eta 16:30 – 20:00.
- Hilak 24. 11:00 – 13:30.
Azokan Allende Arnaiz (tapizak, grabatua eta serigrafia), Marodi Sorkuntzak (jantzigintza), Idoia Beratarbide (arte lanak), Mutur Beltz proiektua, Kosta Itsas Egurrak, Ehunbizi textilak (Maria Zubizarreta), Belen Moreno (arte lanak eta lanparak), Marta sensorial, Bigarren eskuko jantziak, Onintza Etxebeste (arte lanak), Ainara Lasa (argazkiak), Nagore Legarreta (argazki eta artista liburuak), Tupust! kolektiboa, 1545 argitaletxea eta Ara!Gorputz egongo dira.