Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

«Esango nuke konstantzia dela dantza txapelketa bat irabazteko sekretua»

Mattin Etxebeste oiartzuarra da Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketako txapelduna. Azaroaren 23an jokatu zen, Hondarribiko Itsas Etxean. «Presiorik gabe» aurkeztu zen, eta, irabaztea espero ez zuen arren, «oso pozik» dago garaipenarekin.

Ane Mendizabal Sarriegi
Oiartzun
2024/12/17

Gipuzkoako Hitza-n argitaratutako elkarrizketa da.

Mattin Etxebeste (Oiartzun, 2005) oso gaztea zela hasi zen euskal dantzan, eta bere bizitzaren oinarria da orain. Azaroaren 23an Hondarribiko Itsas Etxean jokatu zen Euskal Herriko VI. Aurresku Txapelketa irabazi egin zuen, bigarrenez, eta esan du konstantziari esker lortu zuela garaipena.

Nola bizi izan zenuen Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi izana?

Egun normal bat izan zen. Txapelketa goizez izan zenez, nagi pixka batekin joan nintzen, baina, aldi berean, gogotsu. Goiz esnatu, prestatu, Hondarribira joan, berotu eta dantzatzera irten nintzen. Txapelketan gustura sentitu arren, ez zitzaion sentipen oso onik geratu. Beraz, esan behar dut ez nuela espero irabaztea, shock egoeran geratu nintzen. Baina garaipena lortu nuen, eta oso-oso pozik geratu nintzen. 

Zer jarrerarekin joan zinen?

Egia esan, ez nuen askorik entseatu. Nire helburua zen ahal nuena egitea, presiorik gabe. Banekien hortxe-hortxe ibiliko nintzela, hala ibiltzen garelako beti hiru bat dantzari, oso pareko. Baina disfrutatzeko jarrerarekin joan nintzen, irabazteko edo ondo egiteko presiorik sentitu gabe. Ondo egiteko asmoz joan nintzen, noski, eta ahal nuen ondoena egitea zen nire helburua. 

«Euskal Herriko Aurresku Txapelketa da euskal dantzan irabaz daitekeen titulurik garrantzitsuena»

Zer da zuretzat txapelketa hori irabaztea?

Euskal dantzan irabaz daitekeen titulurik garrantzitsuena da. Bi diziplina ditugu: dantza soltea eta aurreskua. Dantza soltean, Oiartzungo Katerin Artolak eta Lezoko Iker Belintxonek irabazi zuten duela gutxi, Seguran, Euskal Herriko Txapelketa. Aurresku Txapelketa, berriz, bakarka irabaz daitekeen titulu garrantzitsuena da. Orduan, niretzat sekulakoa da. Duela bi urte ere garaile izan nintzen.

Bigarrengoz irabazi duzu Aurresku Txapelketa. Zein da irabazteko gakoa?

Konstantea izatea. Azken finean, astero entseatzen dut, baina ez txapelketetarako. Villabonako Oinkari dantza taldean nabil, eta astero entseatzen dugu, baita udan ere, emanaldiak izaten ditugu eta. Astero-astero entseatzen dugunez, ez dugu aurrez egindako lana galtzen, eta aurrera jarraitzen dugu. Txapelketetara aurkezteko ordu estra batzuk sartu behar izaten ditugu. Orduan, esango nuke konstantzia dela dantza txapelketa bat irabazteko sekretua. Beti horretan aritzen gara gu, beti dantzan.

Epaileek zeri ematen diote balioa txapelketetan?

Esango nuke euskal dantzako liburuetan definituta dauden pausoetan oinarritutako dantzak bilatzen dituztela. Emanaldietan, adibidez, badakit pauso asko gaizki egiten ditugula. Nahita egiten dugu hori, ez dugulako bilatzen txapelketetako estiloa. Liburuetan definitzen den hori errepikatzea da txapelketetako estiloa. Baina guk emanaldietan beste zerbait bilatzen dugu, gure publikoan eragiteko.

Gipuzkoar erara dantzatutako aurreskuarekin irabazi zenuen. Zerk desberdintzen du gainerako estiloetatik?

Euskal Herriko probintzia bakoitzak bere dantzak ditu, eta bakoitzak estilo propioa du. Bizkaiko txapelketan, adibidez, doinu arinagoak dantzatzen dituzte, eta dantza bera ere desberdina da. Gure estiloari dagokionez, zuzenagoa da, zorrotzagoa. Txikiak ginenenean, nahiago izaten genuen Bizkaiko dantzak ikasi, mugituagoak direlako. Gipuzkoarra, berriz, finagoa da, eta landuago edo definituago dago.

Nola prestatu zinen txapelketarako?

Ez ditut entsegu asko egiten txapelketetarako. Asteartean eta ostiralean entseatzen dut, Villabonako Oinkari taldearekin, eta asteko gainerako egunetan, Oiartzungo Haurtzaro ikastolako haurrei dantza eskolak ematen dizkiet. Txapelketa baino aste pare bat lehenago, astean bi edo hiru aldiz, Olarri Oiartzungo dantza taldearen lokalera joaten hasi nintzen. Pauso guztiak entseatuak nituen, astero entseatzen baitut, baina dantza findu, ondo ikasi eta hobetzeko joan nintzen.

Urte asko daramatzazu dantzan. Zer dela-eta hasi zinen?

5 edo 6 urterekin hasi nintzen, Haurtzaro ikastolako dantza taldean, eta urte batzuk egin nituen han. Gero, Lehen Hezkuntzako 3. edo 4. mailan hasi nintzen txapelketetara aurkezten, Lorena Zalakainekin, eta urtero aurkeztu naiz ordutik. Azken urteetan bakarrik entseatzen dut, neure kasa. Duela lau urte hasi nintzen Oinkarin. Txikitan amak apuntatu ninduen eta nik ez nuen nahi. Gustura joaten nintzen, baina ez nuen nik hautatu dantza egitea. Azkenean gustua hartu nion, eta gaur arte…

«Nire egunerokotasunean oso presente dagoen zerbait da dantza, astea hasi eta bukatu arte aritzen bainaiz»

Zer ematen dizu euskal dantzak?

Nire egunerokotasunean oso presente dagoen zerbait da, astea hasi eta bukatu arte aritzen bainaiz dantzan: entseguak direla, umeei ematen dizkiedan dantza eskolak direla, asteburuko emanaldiak direla… Hor egoten naiz beti. Giro ezin hobea sortu dugu geure artean, lagunak egin ditut, eta harreman berriak sortu. Azken finean, dantza da nire bizitzako oinarria.

Oiartzunen dantzari on asko zaudete. Herriak lotura du dantzarekin?

Dantzarako tradizio handia dago Oiartzunen, baita Lezon, Villabonan eta Tolosan ere. Zenbait herrik dantzarako tradizio handia dute, eta Oiartzun horietako bat da. Lehen ohitura handiagoa zegoen txapelketetarako, baina mantendu da, eta horrek eragina du. Azken urteetan garaipen asko lortu dituzte oiartzuarrek.

Aurrerantzean, zer?

Oinkarirekin emanaldiak izango ditut egunotan, Eguberriak direla eta. Gero, sorkuntzaren batekin hasiko gara.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.