Lehen hezkuntzako ikasleak, 'tratu onen alde'
Azaroaren 25eko Emakumean Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, ikastetxeetako lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleek 'Errenteria tratu onen alde' erakusketarako lanak egin zituzten. Atzotik, hilaren 16tik, urtarrilaren 13 arte egongo da ikusgai.
Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Egunarekin bat egin zuten Errenteriako ikastetxeetako ikasleek. Lehen hezkuntzako 5.mailako ikasleek hainbat lan egin zituzten, eta Errenteria tratu onen alde izeneko erakusketan ikus daitezke.
Lekuona Fabrika aurrean ikusgai daitezke ikasleen lanak, eta atzotik, hilaren 16tik, urtarrilaren 13 arte egongo dira bertan ikusgai.