Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Alaia Martin Etxebeste. Bertsolaria eta idazlea.

"Oraindik Illunbeko lilura horren barruan nago"

Larunbatean jokatu zen Illunben Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, eta Alaia Martin Etxebestek irabazi zuen. Biharamunaz hitz egin du.

Arantzazu Loidik jantzi zion txapela Martini larunbatean. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2024/12/17

Bi egun pasa dira finaletik. Nola sentitzen zara?
Egia esan oraindik erabat lurra hartu gabe. Ez dut bakarrik egoteko minutu bakar bat ere izan; orduan, oraindik Illunbeko lilura horren barruan nagoela esango dut, baina batez ere pozik nago. Apur bat nekatuta ere bai, baina pozik.

Lortu duzu txapela asimilatzea?
Oraindik ez. Emozio saltsa hori ari da sedimentatzen eta bere lekura etortzen, baina oraindik uste dut emozioan nagoela beste ezertan baino gehiago. Pentsamenduan baino gehiago emozioan nagoela esango nuke.

Izan duzu astirik txapela ganoraz ospatzeko?
Zatitxo txikika ospatu dut, besarkada asko emanda eta besarkada bakoitza gozatuta. Ospakizun “handi” bakar bat ere ez dut egin oraindik, baina txikiak bai, eta goxatu ditugu barruak goxo jan eta edanez. Hala ere, gogoa daukat lagun nukleo ezberdinekin ospakizun bat egiteko eta etxekoekin beste mimo eta beste ikuspuntu batekin gozatzeko. Baina, egunez egun bizitzen ari naizen hau ere bizi nahi dut egunerokotasunaren barruan, eta gero hartuko dugu tartea horri ere ospakizun txiki bat eransteko. Batez ere oso eskertuta sentitzen naiz bide honetan jaso dudan guztiagatik, eta hori itzultzeko gogoa eta premia daukat.

Larunbateko une batekin geratu behar bazenu, zein une aukeratuko zenuke?
Buruz burukora nortzuk pasako ziren esan aurretik zortzi finalistok elkartu ginen ganbara egin genuen leku horretan. Elkarrekin egon ginen moduarekin eta elkarrekiko genuen pozarekin zein zaintzarekin, eta hortik berriz erre Illunbeko plaza zoragarri horretara atera ginenean egon ginen hamar minutu horiekin geratuko nintzateke. Benetan politak izan ziren eta uste dut elkar eutsi genuela.

Agurrean lagunak goraipatu zenituen; zein garrantzia dute zure bizitzan?
Pisu handia dute, baina baita nahi baino presentzia txikiagoa ere, egunerokotasunak askotan irentsi egiten gaituelako. Aldarri bat zen laguntasunaren alde. Askotan lokatzetatik ateratzen gaituztenak lagunak dira, eta perspektiba luzez aukeratzen ditugunak eta aukeratzen gaituztenak lagunak izaten dira. Horiei zentralitatea eman behar zaiela uste dut eta bizitza bizigarriago eta jasangarriago bat egingo badugu gero eta atomizatuago gauden honetan uste dut laguntasunaren bidetik izango dela, elkar eustetik eta komunitatetik. Aldarritxo hori norabide horretan zihoan, eusten gaituzten horiei aitortza bat egitearen aldetik.

Nola bizi izan duzu herriaren babesa?
Oraindik ez naiz plazara igo, ez dut aukerarik izan, beraz, ez naiz jende askorekin gurutzatu. Bi txiki dauzkat eta beraiekin egon naiz ehuneko handi batean. Beste zati batean tokatu zait kazetariekin-eta hitz egitea, eta oso gustura egon naiz, baina herritarrekin konpartitzeko ez dut nahi beste denbora izan. Hala ere, maitasun eta poz handia sentitu ditut.

Oiartzunen bertso harrobi oso eder bat izan dugu; gure aurrekoek lan izugarria egin zuten bertso eskolak egituratzen eta bertso zalego bat sortzen, eta haiei ere aitortza handi bat egin behar zaie Oiartzun bertsolari bat eta bertso zale bat bizitzeko leku egoki bat bihurtzeagatik, sortzeagatik egitura bat, sortzeagatik gu bertsozaletzeko zirkuitu bat. Kulturgintzan, ez bakarrik bertsoaren jiran, dagoen mugimendu interesgarri horrek uste dut denoi egiten digula mesede eta denontzat dela opari bat hemen bizi ahal izatea kulturaz horrelako kalitateko eta zabaltasun mailako kulturaz gozatzeko aukera daukagulako. Uste dut oso zorteduna naizela, eta gogoa daukat herrian ere patxadaz gozatzeko eta kontuak esateko.

Erlazionatutako edukiaBertsotan zoragarri arituz eman dio amaiera Alaia Martinek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari“Oholtzan urteetan eman den saretze hori ikustea nahi dut”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.