Prest du Ereintzak Olentzero
Ereintzaren Olentzero elkartearen egoitzatik irtengo da 18:15ean. Ibilbidea egin nahi duenei 18:00etan egoitzara bertaratzeko deia luzatu die.
Ohiturari jarraiki, Olentzeroa Juan de Olazabal kalean dagoen Ereintzaren egoitzatik irtengo dela jakinari dute elkartekoek. 18:15ean emango dio Olentzerok ibilbideari hasiera, eta parte hartu nahi dutenei 18:00etan elkartearen egoitzara joateko deia luzatu die. Abestiak norberak ikasi behar ditu aurrez, eta entseatzeko materiala esteka honetan bildu dute, doinu eta letra guztiekin.
Olentzerok herriko kaleetan zehar egingo du ibilbidea, baina, ez bakarrik; izan ere, Ereintzako txistu eta tronpeta banda zein Andoitz Antzizar trikitilaria izango ditu alboan. Abesbatza herrikoia Xabier Vesgaren zuzendaritzapean ariko da kantuan.
Zehaztu dute, gainera, Olentzerok egingo duen ibilbidea: Juan de Olazabal kaletik abiatuko da, eta Biteri kalea, Magdalena kalea, Mikelazulo, Santa Klara kalea eta Gamon Zumardia zeharkatu ditu. Hots, Biteri kaletik ere igaroko da. Ibilbidearen amaiera herriko plazan izango da, Andra Mari kaletik igaro ondotik. 20:00etan iritsiko da bertara, eta han, Olentzerorekin batera, Errenteria Musika Kultur Elkarteko musikari taldea arituko da.