Gontzal Mendibil, Kontu Kantariren hurrengoa
Kontu Kantariren bigarren emanaldia Mendibilena izango da, martxoaren 9an, Donibaneko Bonantza elizan. Sarrerak eskuragarri daude.
Iragan larunbatean hasi zen Kontu Kantari, Pasaiako solasaldi musikatuak egitasmoaren denboraldi berria Esti eta Mikel Markezen kontzertuarekin. Markeztarrek San Pedroko Udal Aretoa musika doinuez bete zuten, eta emanaldiaren ondoren Oihana Maritorena aktorearekin hitz egiteko aukera izan zuten.
Zikloak martxoaren 9an izango du jarraipena. Gontzal Mendibil Donibaneko Bonantza elizan izango da, 19:00etatik aurrera. Mendibilekin 50 urteko kantagintzaz gozatu ahal izango dela adierazi du udalak. “Sorpresaz betetako belada izango da”, aurreratu dute. Musikan aditua eta komunikabideetan kolaboratzailea den Marta Garciak zuzenduko du saioa. Kontzertuko sarrera doakoa da, baina pertsona bakoitzak 4 gonbidapen eskura ditzake gehienez, Bibe plataforman. Sarrerak eskuragarri daude jada.
Azken emanaldia apirilaren 27an izango da, eta Idoia Asurmendik itxiko du aurtengo Kontu Kantari. Bere emanaldia San Pedroko Udal Aretoan izango da, 19:00etan. Eider Perez aktore eta idazleak aurkeztu eta bideratuko du saioa.
