Futbol zelai berriko obrak amaituta, berriz ere lehiara
Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldearen partidak inauguratuko du zelaia, Athletic taldearen aurka den norgehiagokan, 11:15ean.

Etzi –hilak 16, igandea– inauguratuko dute futbol zelai berria; Karla Lekuona, alegia. Uztailean itxi zuten epe baterako, eta iritsi da berriz ere bertan jokatzeko garaia. Oiartzun Kirol Elkarteko nesken lehen taldearen partidarekin batera inauguratuko dute, Athletic taldearen aurka jokatzen duten partidan. Jardueran, besteak beste, dantzariak, musikariak eta bertsolariak egongo dira.
Ekitaldirako sarrera doakoa da, eta 11:15ean da hitzordua.