
Ihoteetako azken eguna izan da gaurkoa. Hiru egunetan zehar herria zirikatzen aritu dira intxixu, sorgin eta basandreak, baina agurra eginda, ezkutatu dira berriro.

Eguraldia lagun, festa giroan ospatu da Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren XI. ekitaldia. Hasieran eta helmugan izan da HITZA probaren jarraipena egiteko.

Ander Iñarra etxeko lasterkaria (01:06:45) eta Leire Fernandez errenteriarra (01:18:32) gailendu dira Xoxolur Mendi Klubak antolatzen duen mendi proban.