
Errenteria-Oreretan ere kalera irten dira, Irungo hilketa matxista salatzera. Benetako neurriak "behingoz" hartzeko exijitu du Oreretako Asanblada Feministak.

Oiartzuarrak ere kalera irten dira Irungo erailketa matxista salatzera. Urtea "nazkatuta, nekatuta eta haserre" hasi dutela adierazi zuten atzo Oiartzungo Feministen Asanbladako kideek.

Gari Muñoz pailazoak erakusketa bat ireki du Errenterian, Jantziaren Zentroan. Bere ibilbidean erabilitako sei jantzi bildu ditu, eta Parisko Vicaire lantoki ezagunean egindakoak dira horietako bi.

Clara Rangel plazara deitu du Oreretako Mugimendu Feministak bihar, larunbata, 12:30ean.

Online eta modu anonimoan betetzeko galdetegia zabaldu du udalak; LGTBI+ komunitatearen diagnostikoa osatzeko bidean tresna bat gehiago izan nahi du.

Orain arte Hirigune Historikoan ziren eraikinei begirakoa zen laguntza udalerri osora zabaldu du udalak.

Don Bosco LHII ikastetxeko automozio eta mugikortasun sailek eman dituzte "ezinbesteko" aholkuak; bi sail horietan automobilgintzan, mugikortasunean eta bide segurtasunean adituak diren 40 irakasletik gora ari dira lanean.

Bertako bizilagunek HITZAri esandakoaren arabera, Aste Santuaren inguruan izango da zabalik behin-behineko zubia. Aldundiak lau hilabetera zabaldu ditu lanak.

Trintxerpeko lagun kuadrilla batek Indarbizi 17 futbol taldea sortu zuen iazko denboraldian. Gaixo dagoen lagun bat da taldearen iparrorratza eta haien arteko elkargune bat sortu dute.

Biharko astekaria jasotzen dutenek Irati Gonzalez eta Koldo Arakistain zirku artistei egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Hona aurrerapentxo bat.