Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Indarkeriaren oi(h)artzunak' lanak zilarrezko Biznaga lortu du Malagan

Ander Iriarte oiartzuarrak eta Amaia Merinok zuzendu dute dokumentala, eta 'Emakumeak eszenan' saileko dokumental onenaren saria irabazi dute.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/03/19

Hilaren 14tik 23ra ari dira ospatzen Malagako Zinema Jaialdia, eta bertan da Ander Iriarte oiartzuarra bi lanekin: Indarkeriaren oi(h)artzunak eta Judoka. Berriki, gainera, jakinarazi dute Indarkeariaren Oi(h)artzunak proiektuak zilarrezko Biznaga bat lortu duela jaialdian.

Iriarte eta Amaia Merinok zuzendu dute lana, eta torturaren auzia azaleratu dute bertan. “Hamar urte baino gehiago daramatzagu Amaiak eta biok torturaren auzia zinemara eramaten, sari dezente ditugu, eta gure hirugarren filmaren jaialdia Biznagarekin amaitzea ikaragarria da. Ikaragarria da ez bakarrik saria handia delako, baizik eta Espainiako beste puntatik lortu dugulako biktimei esatea ‘sinesten zaituztegu’, kontatu du oiartzuarrak.

Emakumeak eszenan saileko dokumental onenaren saria irabazi dute Iriartek eta Merinok, eta horren harira badu zer esana Oiartzuarrak. “Azken urteetan feminismoak zerbait erakutsi baldin badigu da norbait ausartzen bada barrenak hustu eta pasatu duen miseria hori kontatzera, gizarte bezala gure betebeharra dela berari entzun eta ‘sinesten zaitut’ esatea”.

Ildo horretatik, Iriarterentzat “garaipen bat” da saria. “Uste dut Euskal Herria eta egia zein erreparaziorantz ere badela beste urrats bat, beraz, izugarri pozik gaude”, jarraitu du.

Iriartek aitortu du, bestalde, ez zutela espero Malagan “horrelako gai batekin” jendea hunkitzea, “baina Tamarak lortu du”, dio. Karpeta Urdinak lanarekin ere irabazi zuten saria, eta hausnaketarako bidea ireki dio horrek. “Torturaren auzian jaialdi moduan irabazi ditugun bi sari garrantzitsuenak nazioarteko sariak izan dira: Madrilen bata eta Malagan bestea”.

Iriarterentzat sari honek balio immateriala dauka; hots, “errekonozimendua ematen du batez ere”. Zinemagileen munduan “oso garrantzitsua” dela hori azaldu du zuzendariak, horrelako sariek ahalbidetzen baitute hurrengo proiektuekin aurrera egitea. “Biznaga honek oihartzuna eman dakiguke esateko ‘ondo ari gara egiten, eta beste proiektu bati heltzeko prest gaude””, dio.

Ildo horretatik, Iriartek aipatu du torturaren auziari deskantsu apur bat emango diotela, eta orain euskararen auzian sartuko direla.

“Espero dugu Biznaga honek gizartean eta instituzioen aurrean guri legitimazioa ematea gai honen inguruan hitz egiteko “, amaitu du.

Erlazionatutako edukiaAnder Iriarteren bi lan, Malagako Zinema Jaialdira
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.