Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Teo Alberro: "Datozen egunotan ondorioen balorazioa egingo dugu"

Pasaiako udalak adierazi duenez, 14 hektarea baino gehiago erre dira Jaizkibelgo sutearen ondorioz. Kalte eta ondorio zehatzak datozen egunetan aztertuko dituzte.

Maddi Goikoetxea Juanena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2025/03/21

Martxoaren 20an Jaizkibel mendiaren magalean sortu zen sutea erabat itzaltzea lortu dute suhiltzaileek. Suteak bi mingain izan zituen: Hondarribia aldera joan zena eta 17:30etan kontrolatu zena, eta Donibanekoa, gauez eremutu zena. Bi fokuak kontrolpean izan ondoren erabat itzali zituzten suhiltzaileek. Pasaiako udalak azalpenak eman ditu martxan jarri zuten protokoloaren inguruan: “baso-suteak daudenean, SOS Deiak-ek koordinatzen du hasierako deialdia, eta hala egin zuen pasa den hilaren 20an ere, Ertzaintzari eta Udaltzaingoari abisatuz. Hortaz, Bidasoako eta Tolosako parkeetako suhiltzaileak joan ziren sua itzaltzera. Abisua jaso bezain laster, Pasaiako Udaltzaingoa, Ertzaintza, Babes Zibila eta suteen aurkako helikopteroa ere bertaratu ziren. Lurrez eta airez lanean izan ziren larrialdi zerbitzuak”. Helikopteroak segundo bakarrean mila litro ur isuri ditzakeela eta dozenaka joan-etorri egin zituela azpimarratu dute, ura Pasaiako badiatik hartzen baitzuen.

Erre den lursail kopuruari dagokionez, oraindik ez dago kalkulu zehatz eta ofizialik, baina 14 hektarea baino gehiago erre direla uste da. Alberro alkateak egin dituen adierazpenen arabera, azken bi urtetako suterik larriena izan da honakoa: “Atzo gure herrian piztutako suteak kalte nabarmena eragin du gure ingurune naturalean. Azken bi urtetako suterik larriena izan dela aipatu digute. Zorionez, ordea, eta lehen unetik gunean lanean ibili ziren larrialdietako profesionalei esker, ez da inor zauritu. Datozen egunotan ondorioen balorazioa egingo dugu”.

Erlazionatutako edukiaJaizkibelgo sutea erabat itzalita, orain, kausak eta ondorioak aztertzeko garaia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.