Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Egiar Otegi Torresek irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Saioa irabazita, Gipuzkoako ordezkaria izango da Euskal Herriko finalean. Saioaren biharamunean HITZArekin izan da txapelduna.

Egiar Otegi Torres txapelarekin. Bertsoa.eus
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/04/07

Azpeitian jokatu zuten Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala, eta Egiar Otegi Torres oiartzuarrak jantzi zuen txapela; hortaz, Gipuzkoako ordezkaria izango da Euskal Herriko finalean.

Otegik sorpresaz hartu zuen txapela, baina oro har saioan “oso gustura” ibili zela adierazi dio HITZAri. “Lehenagotik afaria izan genuen, eta ezagunak nituen kantukide gehienak. Afarian giro polita sortu zen”, jarraitu du. Hala ere, onartu du saiora “nekatuta” iritsi zela. Kantuan hasterako 22:30ak ziren, eta beraz, “ahalik eta hobetoen” abesten ahalegindu zen oiartzuarra. Are, “esperantza handiegirik ez nuen”, nabarmendu du.

Horretaz gain, kantuan hasi eta lehen ariketa “kostatu” egin zitzaion gazteari, baina gero, tarteko ariketetan, zortziko handian eta zortziko txikian, kasu, “gustura” ibili zen. “Kideak ere ondo ikusi nituen, eta egia esan lanak bukatu genituenean ez nuen esperantzarik irabazteko, ezta bigarren geratzeko ere. Besteak oso ondo aritu zirela ikusi nuen, eta eurak pasako zirela pentsatzen nuen”.

Alabaina, saioa amaitu eta Ion Zalduak jantzi zion Otegiri txapela. Irabazleak, haatik, badu zerbait azpimarratu nahi duena: “Txapel batek ez du esan nahi ni besteak baino hobea naizenik. Beste egun batean agian beste norbaitek eramango luke txapela. Hori iruditu zitzaidan behintzat”.

Amaieran, ordea, aitortu du gehiago abesteko gogoz geratu zela.

Txapeldunaren agurra ikusteko, egin klik hemen.

Erlazionatutako edukiaGaur jokatuko dute Kattalin Arabolazak eta Egiar Otegik finala
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.