Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Herritarrak erdigunean jartzeko, OiartzuaRock

Bihar egingo dute OiartzuaRock-en zazpigarren ekitaldia, eguerdiko hamabietan hasita. Zortzi kontzertu izango dira Kontzejupean egunean zehar, baita bazkaria ere.

OiartzuaRock jaialdiko aurreko edizio bateko irudia.Imanol Saiz
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/05/02

Duela zazpi urtetik herriko taldeak erdigunean jartzeaz arduratzen den jaialdia da OiartzuaRock, eta aurtengoan ere euren jardunarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute Alain Mendizabal eta Endika Loiola egitasmoaren antolatzaileek. 

Oiartzungo Gure Eskurekin batera, 2016an erabakitze eskubidearen aldeko egun bat antolatu zuten herriko musikariek, eta herriko sei taldek eman zuten kontzertua egun horretan Elizalde Herri Eskolako frontoian. “Formatua asko gustatu zitzaigun; polita izan zen herriko taldeek elkarlanean zerbait antolatzea”, kontatu du Loiolak. Egun horretan jaio zen gaur egun OiartzuaRock deitzen den jaialdia, 2017an egin baitzuten lehen aldiz. 

Alain Mendizabal Txilly izan zen lehen edizio horretan abesteko deitu zuten musikarietako bat, eta hari ere formatua “asko” gustatu zitzaion. Gainera, gaztetxeko kidea ere bazen ordurako, eta azaldu du 2018. urteko jaialdia gaztetxetik antolatzeko ardura hartu zutela. Hor dabil, buru-belarri, gaur egun arte, antolakuntzan. 

Aurtengo jaialdia bihar –hilak 3, larunbata– izango da, Kontzejupean, eta dagoeneko aurkeztu dute antolatzaileek hitzordu horretako egitaraua. Egitasmo horrek, haatik, badu betekizunik: bata da ezin dutela bi urtez jarraian talde berberek jo; bestea, berriz, taldea edo taldeko kide bat gutxienez oiartzuarra izatea. 

Endika Loiola: “Bigarren irizpide horrekin jendea harritu egiten da, egitarauaren bidez ikusten baitute herrian proiektu asko daudela eta jende asko dagoela musika taldeetan-eta jotzen. Hori, guretzat, oiartzuar moduan, harro sentitzeko modukoa da”. 

Noski, horrek bere arrazoia duela aipatu du oiartzuarrak: “Askotan aipatzen da Oiartzunen musikari asko daudela, baina normalean bakoitzak bere ibilbidea egiten du eta ez dute amankomunean ezer egiten. Beraz, herrian zehar sakabanatuta dauden taldeak erdigunera ekartzea, plazara ekartzea, eta presentzia ematea da helburua. Denak hitzordu horren bueltan elkartzeko plaza bat da OiartzuaRock”, azaldu du Mendizabalek. 

Emakumeen presentzia areagotzen
Urtero aldatzen dute OiartzuaRock-en kartela, baina azken urteetan “saiakera berezi bat” ari dira egiten emakumeen presentzia bermatze aldera. Loiolak azaldu du aurtengo edizioan parte hartuko duten emakume eta gizonen arteko kopurua oso berdintsua dela, eta hori “jaialdi gutxitan” gertatzen dela. 

Ildo horretatik, beraz, Mendizabalek nabarmendu du lehenbizi emakumeak zeuden edota emakumez osatutako taldeengana jo dutela. “Bestalde, musikan dabiltzan edota etorkizunean musikan ariko direnentzat ere emakume hauek eredugarri izatea nahi dugu. Senti dezatela eurek ere OiartzuaRock-eko plazan jotzeko aukera dutela”, jarraitu du Mendizabalek. 

Aurtengo jaialdia “anitza” izango dela aurreratu du bikoteak: “Uste dut horrek erakutsaraziko duela Oiartzunen bertan dauden joera ezberdinak. Gainera, denak jarraian entzuteko aukera ez da oso ohikoa izaten”, zehaztu du Mendizabalek.

Egitaraua

• 12:00. Alargun Beltzak.

• 14:00. Bazkaria. 

• 16:30. Lohizune eta Izaro.

• 17:30. Hecetu Welo.

• 18:30. Peppermint Sextet.

• 19:30. Northecko.

• 20:30. Gorroto Bala.

• 21:30. Oiartzungo Panterak.

• 22:30. Kloakass Sessions.

Erlazionatutako edukiaZortzi talde igoko dira oholtzara aurtengo OiartzuaRock jaialdian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.