Arraguako jaietako egitaraua argitaratu dute
Bi asteburutan ospatuko dituzte Arraguako jaiak: hilaren 9, 10, 11 eta 16, 17 eta 18ko asteburuetan, hain zuzen.
Aurreko edizio bateko Truk txapelketa. @arraguakojaibatzordea Eguraldi onarekin batera, herri eta auzoetako festak iristear dira, eta zerrenda horretako lehena da Arragua. Bost egunez ospatuko dituzte Arraguako jaiak, hilaren 9, 10, 11, 16, 17 eta 18an.
Hona Arraguako jaietako egitaraua, osorik.
Hilak 9, ostirala
- 22:00. Truk txapelketa mundiala Aldeguna elkartean.
Hilak 10, larunbata
- 14:00. Bertso bazkaria Aldeguna elkartean Alaia Martin eta Sustrai Colinarekin.
Hilak 11, igandea
- 10:30. Futbol txapelketa gaztetxoentzat pista berrian.
- 11:00. Pala txapelketako final aurrekoa eta finala.
Hilak 16, ostirala
- 14:.00. Jubilatuen bazkaria Aldeguna elkartean.
- 18:00. Txupinazoa. Aldeuna elkarteko atarian agurra. Lartaungo txistulariak eta buruhandiak ibiliko dira auzoan zehar.
- 18:45. Haur jolasak eta holi fest. Arropa txuria, betaurrekoak, toaila eta aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen dugu.
- 20:00. Elkarretaratzea. Frontoian hasi eta auzo guztian zehar.
- 21:00. June Galardiren kontzertua. Bertan afaltzeko aukera egongo da.
- 22:30. Elektrotxufla. Musika ibiltaria zuzenean.
- Jarraian, liatu garete eta Mikerinos dj-ak.
Hilak 17, larunbata
- 10:30. Pelota partidak Oiarperen eskutik.
- 12:00. Oidultz dultzainero taldea auzoan zehar.
- 14:00. Herri bazkaria. Jarraian bingoa eta zozketa.
- 19:00. Belarrifuckers talde mutrikuarraren kontzertua.
- 22:00. Kontraband taldearen kontzertua.
- 23:00. Dj Ztor.
Hilak 18, igandea
- 09:00. Meza.
- 10:00. Diana auzoan zehar Lartaun txistulariekin.
- 11:00. Kalejira auzoan zehar Haurtzaro ikastolako dantzariekin.
- 12:00. Erraldoi txikiak.
- 11:00-14:00. Puzgarriak.
- 12:00. Toka txapelketa.
- 17:00. IX. Bizkotxo txapelketa (17:00etarako entregatu behar dira frontoian).
- 17:30. Motx pailazoaren ikuskizuna.
- 18:30. Txokolatada, bizkotxoen dastaketa eta sari banaketa. Ondoren, zezensuzkoa.
