'Isiltasunarekin apurtzen' hitzaldia, hilaren 23an
Sare sozialetako indarkeria matxisten emakumeen testigantzei buruz arituko dira Cristina Fallaras eta Nerea Barjola. Landetxen izango da hitzaldia hilaren 23an, 19:00etan.
Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, Isiltasunarekin apurtzen hitzaldia emango dute hilaren 23an, 19:00tan, Landetxen. Sare sozialetan emakumeen indarkeria matxistei buruz emandako testigantzak izango dituzte hizpide, eta Cristia Fallaras eta Nerea Barjola gonbidatu dituzte horretarako.
Hiru ikuspegi landuko dituzte hitzaldian: “testigantzak bildu dituen kazetari entzutetsuarena, sexu indarkeriaren funtzio soziala azaldu duen ikerlari feministarena, eta azkenik, mugimendu feministako kide batena”.
