Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Aiako Harriko Parke Naturalari gorazarre egin diote

Naturarekiko lotura eta kontzientzia sustatzeko antolatu zuten Aiako Harriko Parke Naturaleko Eguna. Aritxulegin izan zen ospakizuna.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/06/02

Igandean ospatu zuten Aritxulegin Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oiartzungo Udalak elkarlanean antolatutako Aiako Harriko Parke Naturaleko Eguna, eta bertaratu zirenek naturarekin konektatzeko aukera izan zuten egun osoko egitarau bati esker.

Egitaraua antolatu izanak baditu, hots, zenbait arrazoi; horien artean nagusia, honakoa: Aiako Harriko Parke Naturalaren balioak eta funtzioak ezagutaraztea ondare naturalaren babesleku eta aisialdirako zein abeltzaintzako gune bezala. Hala ere, hilaren 1a aukeratu izan ez da kasualitatea, animaliak mendiko larreetara igotzeko sasoia, maiatzean zehar ospatzen diren Natura 2000 eguna eta Europako Natura Parkeen eguna hartu baitzituzten kontuan. Era berean, nabarmendu dute eguna ‘Ipuskoa 1000’ ospakizunaren inguruan antolatu zutela, zehazki, Gipuzkoa izena lehen aldiz dokumentatu zenetik. “Horrek egitasmoari balio historiko eta sinbolikoa ematen dio”, azaldu dute.

10:30ean hasi zuten eguna, eta parte hartzaileek artaldeak eta horiek paisaian duten eragina ezagutzeko aukera izan zuten lehenik. Gero, Basabizin erreskatatutako hegazti bat askatu zuten, eta euskal makila borrokaren erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten gero. Egunaren amaiera aldean Et Incarnatus taldeko soka boskoteak Menditik itsasoraino dantzan emanaldia egin zuen Migel Zeberioren zuzendaritzaren, eta eguneko azken jarduerak gazta dastaketa eta salmenta izan ziren.

Antolakuntzak bertaratu zirenei zein antolaketa lanetan aritu diren guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie egindako lanagatik. Azkenik, azpimarratu dute halako ospakizunek aukera ematen dutela “gure natura parkeen balioa ikusarazteko eta belaunaldi berrien artean kontzientzia ekologikoa sustatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.