Ander Garaiarrek Euskadiko eta Espainiako errekorrak ezarri ditu
100 metroko proban ezarri ditu errekorrak, 10.29 segundoko denborarekin. Bi astez jarraian hautsi ditu errekorrak gazteak.
Ander GaraiarAlberto Benito Ander Garaiar atletak Euskadiko errekor absolutua eta Espainiako 20 urtez azpikoen errekorrak ezarri ditu, beste behin. Pasa den astean 200 metroko abiadura proban hautsi zituen errekorrak, eta, oraingoan, 100 metrokoan.
10.29 segundoko marka egin zuen Gipuzkoa Absolutu txapelketan, eta denbora horrek Europako zerrendako bigarren postuan kokatzen du.
