Iktus bat detektatzen eta haren aurrean nola jokatu ikasteko, ikastaroa
Antikoagulatutako Pertsonen Euskal Elkarteko erizain kolaboratzaile batek gidatuko du hilaren 9ko saioa. Landetxen izango da hitzordua.
Duintasuna Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak eta Gazte Izanak-ek antolatuta, ‘Iktus kodea’ ikastaroa antolatu dute hilaren 9rako.
Maitane Susperregi Salegi Antikoagulatutako Pertsonen Euskal Elkarteko erizain kolaboratzailea da, eta hark gidatuko du saioa. Zehazki, iktus bat nola detektatu eta haren aurrean nola jokatu ikastea izango da egitasmoaren helburua.
Datorren astelehenean izango da hitzordua, 18:0etan, Landetxeko Gazte Izanak-en egoitzan.
