Kontsultatu Euskal Herriko pala txapelketa irekiko emaitzak
Asteburuan jokatuko dituzte azken finalerdiak, eta finalak, berriz, hilaren 14an. Finalean ez da bikote oiartzuarrik ariko.
Euskal Herriko pala txapelketako zazpi partida jokatu dituzte Oiartzunen pasa den asteburuan, tartean, finalerdiak. Markos eta Aizpuruk jokatu zuten Polaina eta Larretxearen aurka finalerdietako bat, baina, galdu egin zutenez, finaletan ez da bikote oiartzuarrik izango.
Hilaren 14an jokatuko dituzte finalak, eta azken finalerdiak asteburu honetan jokatuko dituzte.
Hona hemen azken partiden emaitzak.
3. maila
- Markos/Aizpuru 25 – 09 Polaina-/Larretxea
- Esoain/Izeta 17 – 25 Errokondo/Sanchez
2. maila
- Asiain/Ibarra 25 – 21 Aldalur/Zubillaga
- Elizegi/Merindano 19 – 25 Ubeda/Agirre
- Loidi/Dagerre 25 – 20 Iriarte/Garbisu
1. maila
- Agirre/Murua 25 – 19 Casillas/Ardoz
Neskak
- Larrarte/Balerdi 25 – 14 Aizpuru/Mugartegi
