Gerraren eta faxismoaren gorakadaren inguruan hausnartuko du Oarsoaldeko GKSk

Oarsoaldeko GKSk egun osoko egitaraua antolatu du hilaren 7rako –larunbata–. Oiartzunen izango da hitzordua, Elizalde Herri Eskolan, 12:30ean hasita.

Oarsoaldeko GKSk egindako beste hitzaldi bateko irudi bat. Instagram: @gks_oarsoaldea

Oarsoaldeko GKSk sare sozialen bidez jakinarazi duenez, gerra inperialista eta faxismoaren gorakada lantzeko hitzaldia antolatu dute larunbaterako –hilak 7–.

Egitaraua 12:30ean hasiko da hitzaldiarekin, eta bazkaria izango dute gero. Azkenik, 17:30ean, boxeo ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango da Elizalde Herri Eskolan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.