Ostiralean egingo dute Gazte Eguneko bilera irekia

Elizaldeko frontoian egingo dute hilaren 6ko bilera irekia. 18:00etan izango da saioa. Gazte Eguneko ordainketa egin daiteke bertan.

Biyurrieneak jakitera eman duenez, etzi –ostirala, hilak 6– egingo dute Gazte Eguneko bilera irekia. 18:00etan izango da, Elizaldeko frontoian.

Bilera horretan, bestalde, Gazte Eguneko ordainketa eskuz egiteko aukera izango da; dirua justu eraman behar da hitzordura.

Honakoak dira Gazte Eguneko aukerak:

  • Elastikoa: 12 euro.
  • Zapia: 3 euro.
  • Elastikoa eta zapia: 15 euro.
  • Elastikoa eta otordua: 25 euro.
  • Elastikoa, zapia eta otordua: 28 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.