X. Intxixu Trailen helmugan, denak pozik
Gaurko Intxixu Trailen helmugan izan da HITZA korrikalarien iritsierak argazki bidez harrapatzen. Hemen, 200 argazkiko sorta.

Ikusgarria izan da beste behin Intxixu Trail lasterketa. Aiako Harria Parke Naturaletik 16 kilometroko bidea egin ondoren, Ergoien auzoko Uztapide plazan bukatu dute bidea lasterkariek (han hasi dute lasterketa). Iratxe Etxegoienek eta Hodei Lujanbiok irabazi dute lasterketa, baina haiez gain, beste dozenaka eta dozenaka partaide izan dira Oiartzungo mendiko lasterketan. Jarraian, HITZA azken lerroan izan den bitartean jasotako 200 bat irudi.












































































































































































































