Jendaurrean ehuntzeko ariketa kolektiboa, larunbatean
Lekuona Fabrikaren kanpoko espazioan egin dute zita larunbatean 10:00etatik 13:00etara.

Jendaurrean Ehuntzeko Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Lekuona Fabrikak larunbatean, hilak 14. Ehuntzearekiko pasioa duten pertsona guztiak elkartzeko aukera aparta izango da, eta horri begira juntadizoa egingo dute Lekuona Fabrikaren kanpoko espazioan arte tradizional hori praktika sortzaile, sozial eta jasangarri gisa aldarrikatzeko.
Eguraldi txarra egingo balu, barrualdean egingo dute, Plaza luzean. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara. Sarrera doakoa izango da, eta adituei zein hasiberriei begirakoa da. Antolatzaileek abian dituzten proiektuekin bertaratzeko deia egin diete parte hartzaileei.
Eguna 2005. urtean sortu zuten, ehuna espazio pribatuetatik atera eta ikustarazteko. Ordutik mundu osoan ospatzen da tokiko kontsumoa, kontsumo arduratsua eta zuk zeuk egizu kultura sutatuz.
Larunbateko hitzordurako mailegatzeko eskuragarri dauden ehun teknikei eta artisau modaren gaineko liburu, eleberri eta aldizkarien aukeraketa berezia egingo du Lekuona Fabrikak, bertaratzen direnen eskura jartzeko.
Dinamizazio kultural eta komunitarioarekin duen konpromisoa sendotu nahi du ekintzaren bidez Lekuona Fabrikak, “ezagutza, sormena eta ongizatea herritarrengana hurbiltzen dituzten jarduera parte hartzaileak sustatuz”.