Kulturarteko irakurketa bat jasoko du gaur Donibanek
Alberdania argitaletxeak eta Pasaiako liburutegiek GG4A irakurketa proiektuaren bukaera ekitaldia egingo dute gaur Ubera liburutegian, 18:00etan.

Alberdania argitaletxeak eta Pasaiako liburutegiek GG4A irakurketa proiektuaren bukaera ekitaldia egingo dute gaur (astelehena) Donibaneko Ubera liburutegian. GG4Aren lantaldea Euskal Herrian elkartuko da, hilaren 11ra arte. Ohiko bilerez eta bisitaldiez gain, taldekideek Donibaneko ekitaldi publikoa egingo dute. Gaurko bilkuran, proiektuaren nondik norakoak azaldu eta ikasleek irakurri dituzten liburuen pasarte batzuk irakurriko dituzte, proiektuko bost hizkuntzetan. Ekitaldia 18:00etan izango da eta sarrera doakoa. Donibanen izango dira Esloveniako, Mazedoniako, Portugalgo eta Euskal Herriko editore parte hartzaileak eta proiektuko liburuen idazle eta itzultzaile batzuk.