Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Transmaribibollo kalejira: oroimenerako, aldarrirako, festarako

Vicente Vadillo Santamaria Francis polizia batek hil zuela 46 urte beteko dira bihar, ekainak 10. Horren harira, Transmaribollo kalejirak aldarriz, memoriaz eta alaitasunez beteko ditu kaleak. Fernando Telletxea Oscoz 'Famak' igoko du bandera.

Iazko omenaldiaren irudi bat.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2025/06/09

Vicente Vadillo Santamaria Francis errenteriarra polizia batek hil zuela 46 urte beteko dira bihar—ekainak 10—. Horren harira, eta dagoeneko martxan den Francisaldiaren barruan, Transmaribibollo kalejira antolatu dute Oreretako Kuirdinadorak eta Errenteriako LGTBI+ Politiken Aholku Kontseiluak.

Memoria aterako dute kalera ekintzaren bidez, ahaztu ez dadin gertatu zena, ahanzturan geldi ez dadin Francis, belaunaldi gazteenek ere izan dezaten gertatutakoaren berri. Aldarria ere protagonista izango da biharko ekintza horretan. Izan ere, asko dira oraindik orain sistema zisheteronormatiboaren jostura hertsietan sartzen ez direlako mehatxu eta irainpean bizi behar duten pertsonak; biharkoak, beraz, jostura horiek leherrarazi eta eskubide beteko agertokia eraikitzeko urratsa ere izango da. Azkenik, eta ez horregatik garrantzia gutxikoa, alaitasuna eta festaren hitzordua izango da biharko kalejira hori, aldarrikapena eta festa eskutik helduta eramangarriago direlako, zalantzarik gabe.

Aurreko urteetan egin bezala, Alabergako biribilgunetik abiatuko da kalejira 19:00etan, koloretsu. Ordu laurden geroago, berriz, ortzadar bandera igoko dute Kaputxinoetako biribilguneko mastan. Fernando Telletxea Oscoz, Famak, igoko du bandera. Berak jasoko du omenaldia 19:30ean LGTBI+fobiaren aurkako zebrabidean. Aktore, abeslari, idazle, eta transformista errenteriarra LGTBI kulturaren erreferentea izan da, eta ziklo horren barruan ibilbide hori aitortuko diote.

Hori horrela, harrera instituzionala ere egingo diote Telletxeari Errenteriako Udalean bihar bertan baina eguerdian, 13:00etan izango da hori pleno aretoan.

Asteazkenean berriz, hilaren 11n,  Camposanto (Almas sin retorno) liburua aurkeztuko du Telletxeak, 19:00etan Reina aretoan. Jexux Mari Romero Susperregik gidatuko du aurkezpen ekitaldi hori, eta Idoia Hatxek musikatu.

Drag tardeoa

Larunbatean drag tardeoa egingo dute Francisaldiaren barruan Eureka Dance Studioak antolatuta. Niessen kulturgunean izango da 18:00etan hasita. Sarrerak salgai daude jada, Eureka Dance Studioan 15 euroan, edota ekitaldiaren egunean bertan sarreran, 20 euroan.

Ikuskizunean Acida Liss gonbidatu berezia izango da, eta haiekin batera GaraziFantasy, Anakoz22, LadyDragma eta BoombayStar anfitrioia ariko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.