Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Albaolan konpondutako ateak bidearen erdia egin du dagoeneko

Zazpi etapatan, Albaolan berritutako ateak erromesaldian eramango dituzte Aralarko San Migel santutegira. Gaur, bidearen erdia egin dute.

Albaolan berritutako atea, Ataungo San Martin auzoan. Leire Perlines Apalategi
Leire Perlines Apalategi
Pasaia
2025/06/12

2024ko urrian Aralarko San Migel santutegiko (Nafarroa) atea eraso zuten, eta, Mundu berri baterako ateak izenpean, Albaolan konpondu dute. Egitasmoa bukatzeko, santutegira eraman behar dute atea, eta, ari dira horretan; izan ere, San Pedroko Albaolatik Aralarrera erromesaldian garraiatzen ari dira. Hilaren 9an abiatu zuten bidea Pasaian, eta hilaren 15ean bukatuko dute. Orotara Gipuzkoa eta Nafarroako 86 kilometro eta 21 herri zeharkatuko dituzte.

Egitasmoaren hasieran, Albaolakoek zehaztu zuten “konponketa material hutsera mugatu beharrean, proposamena oroimenezko, esker oneko eta eraikuntza sinbolikoko keinua” dela. Gainera, “tolerantzia, errespetua eta auzolana” aldarrikatu nahi dituzte. Era berean, aldarrikatu zuten ate berria eramatearekin batera doan erromesaldia ez dela ibilbide soil bat, borondateen batuketaren adierazpena baizik.

Atea Erriberako arotzeriako eta Sakanako haritz zurgintzako teknika tradizionalak erabiliz berritu dute, eta, hori gutxi balitz, “historiaz eta zentzuz beteta dagoen egiteko modu bat berreskuratu” dute.

Jai giroan eta modu tradizionalean ari dira bidea egiten, eta gaur, Ataunen amaitu dute laugarren etapa. Idi-gurdiz ari dira garraiatzen atea, baita inguruan jende mordoxka bat dutela ere. Txistulariak ari dira bidea alaitzen, eta jendeak dantza ere egiten du.

Zazpi etapetatik laugarrena egin dute gaur. Lazkaon hasi dute bidea, eta Ataungo San Gregorio auzoan amaitu dute. 9,7 kilometroko bidea egin dute, eta herritarrak, ikasleak, inguruko herrietako bizilagunak eta erromesaldia egiten ari direnak, denak elkartu dira idi zein ateak ikusteko asmoz.

HITZA gaurko etapan izan da, eta zenbait irudi atera ditu.

Erromesaldiaren etapak

  • Lehen etapa (15 km – ekainak 9): Astigarraga – Villabona. Albaolatik 09:00etan aterako da atea, idiekin. Segizioa Astigarragatik (10:00), Hernanitik (10:50), Urnietatik (11:30), Andoaindik (13:40), Sorabillatik (14:10)eta Villabonatik (15:00) igaroko da.
  • Bigarren etapa (6 km – ekainak 10): Villabona – Tolosa. Etaparik laburrena izango da, Villabonatik (09:00), Anoetatik (09:50) eta Tolosatik (10:40) igarota.
  • Hirugarren etapa (19 km – ekainak 11): Tolosa – Lazkao. Aurreko eguneko atsedenaren ondoren, ibilbide luzeena duen bideari ekingo zaio berriro. Kasu honetan, Tolosa (09:00), Alegia (10:15), Ikaztegieta (10:50), Legorreta (11:40), Ordizia (12:50) eta Lazkao (13:40) herriak sartuko dira.
  • Laugarren etapa (9,7 km – ekainak 12): Lazkao – San Gregorio. Lazkao (09:00), Ataun (San Martin) (09:45, ordu erdiko geldialdia herrian) eta  Ataun (San Gregorio) (11:20) zeharkatuko ditugu.
  • Bosgarren etapa (16,9 km – ekainak 13): Lizarrusti gaina – Etxarri Aranaz. Nafarroan sartzeko eguna Lizarrusti gainetik abiatuko da (11:30), eta Etxarri Aranatzera iritsiko da (14:00).
  • Seigarren etapa (9,2 km – ekainak 14): Etxarri-Aranaz – Uharte-Arakil. Sakanako hainbat herri bisitatuko dira, hala nola Etxarri-Aranatz (09:00), Arbizu (09:45), Lakuntza(10:15), Arruazu (11:00) eta, azkenik, Uharte-Arakil (12:00).
  • Zazpigarren etapa (10,7 km – ekainak 15): Uharte Arakil – Santutegia. Azken eguna Santutegira NA-2410 errepidetik iristea izango da. Irteera 09:00etan izango da.

Erlazionatutako edukiaAralarko San Migelgo ate berrituarekin erromesaldia, Albaolatik eta zazpi etapatan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.