Botere harremanen inguruko argazki erakusketa egin nahi dute
Haziak egitasmoak herriko sortzaileak gaia jorratzeko deitu duten hitzordura gonbidatu ditu. Hilaren 16an elkartuko dira, Abaraxkan.
Haziak egitasmoak botere harremanek herriko sortzaileen sorkuntzan duten eragina aztertzeko bilera ireki bat deitu du hilaren 16rako.
Abaraxkan jorratuko dute gaia, eta aurreratu dutenez, azaro edo abendurako argazki erakusketa bat egitea da ideia.
Hortaz, informazioa jaso edota proiektuan parte hartu nahi duen herriko sortzaile oro gonbidatu dute datorren asteleheneko hitzordura. 18:00etan elkartuko dira.
