HemenGuk azoka, larunbatean
Udako HemenGuk azoka egingo dute larunbatean, Oiartzungo Doneztebe plazan. 10:00etatik 13:30era egongo dira herriko produktuak salgai.
HemenGuk azokaren udako edizioa egingo dute larunbat honetan –hilak 14–, Oiartzungo Doneztebe plazan. Ohi moduan, herriko produktuak egongo dira salgai, eta 10:00etatik 13:30era egongo da horiek erosteko aukera.
Honakoak dira azokan egongo diren postuak:
- Aaron. Larrugintza.
- Aldako. Txakolina.
- Arraztalo. Barazkiak.
- Artexaniak. Artisautza.
- Gezamina. Ogia eta sagardoa.
- Kürtösklács. Gozo hungariarra.
- Larremotx. Gaztagintza.
- Lekungarai. Gaztagintza.
- Oliparok. Artisau lanak.
- Papurrak. Ogiak eta goxoak.
- Zituene. Pastak.
