Xorrola zerbitzua egongo da Ergoiengo festetan
Bihar –hilak 13– lehertuko du Ergoienen festak, eta herritarrak lasai ibil daitezen larunbat gauean Xorrola zerbitzua egongo da.
Oiartzungo festa denboraldiak ez du etenik, eta, asteburu honetan jarraipena izango du festa sortak, Ergoienen txanda baita.
Gainera, herritarrek festez lasai gozatzeko aukera izan dezaten, Xorrola zerbitzua egongo da larunbat gauean.
Larunbat gaueko 00:00etan Oiartzungo plazatik, bibliotekako geltokitik alegia, Ergoienera abiatuko da autobusa, eta handik auzoetara 00:30ean egingo du lehen bidaia. Hurrengo irteera 01:00etan izango da, eta 04:00ak arte orduero aterako da berau.
Hortaz, etxera itzultzeko bost bidaia egingo ditu Xorrolak: 00:30ean, 01:0:00etan, 02:00etan, 03:00etan eta 04:00etan.
Jakinarazi dute bezeroek eskatzen duten bidea egingo duela autobusak.
Egitaraua
Hilak 13, ostirala
- 19:00. Suziria Auzokalte inguruan. Ondoren, buruhandiak.
- 20:00. Kartelada ibiltaria Auzokalten hasita eta Oidultz-ek girotuta.
- 22:00. Truk Txapelketa Auzokalten.
Hilak 14, larunbata
- 10:00. Goiz eresia Lartaungo txistulariekin.
- 11:00. Pilota partiduak frontoian.
- 12:00. Sagardo dastaketa Auzokalte inguruan.
- 12:30. Haurtzaro dantza taldearen ikuskizuna Auzokalte inguruan.
- 14:00. Bertso bazkari musikatua Auzokalten.
- 16:00 – 19:00. Kataxulo rokodromoaren are irekiak.
- 18:00. Erraldoi txiki eta handien kalebuelta auzoan barrena. Ondoren, bokatak Auzokalten. Gero, diskofesta Auzokalte inguruan.
- 22:30. Zezen suzkoa Auzokalte ingruan. Geero Trikidantz, eta jarraian DJ Infernu.
Ekainak 15, igandea
- 11:00.Pilota partiduak.
- 14:00. Auzo bazkaria Auzokalten.
- 16:00. Haur jolasak eta eskulan tailerrak Auzokalten.
- 16:30. Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxe Leon Kazabonen kantaldia. Gero, txokolada.
18:30ean: Danborrada Pakitik hasita.
20:00etan: Azken suziria.
