Asteburuko Oiarperen partidak, hemen
Gaur eta bihar, zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Herriarteko txapelketan Zestoaren aurka lehiatuko dira.

Gaurtik hasita, Oiarpeko kirolariek zenbait hitzordu izango dituzte datozen egunetan, tartean, Herriarteko txapeletakoak. Oraingoan, Zestoaren aurka lehiatuko dituzte indarrak.
Herriarteko partidak gaur jokatuko dituzte, arratsaldeko seietan hasita, Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan.
Gainontzekoan, hona hemen gaurko hitzorduak
- Apezetxea – U. Landa / Amiano – Sotil. 19:00, Mallabiako pilotalekua.
- E. Egiguren – J. Lazkanotegi / A. Lerin – L. Galardi. 17:00, Berako pilotalekua.
- O. Erauntzetamurgil – M. Iñarrea / J. Zestau – I. Loidi. 17:00, Berako pilotalekua.
Bihar, hilak 14, larunbata
- M. Lizardi – J. Ziaurritz / A. Goizueta – M. Etcheverry. 09:00, Berako pilotalekua.
- Zelaiaran (Oiarpe) – Zufiria (Behar zana). 10:00, Alegia, Elorri.
- Ilunpe 2 – Oiarpe 2 (A. Apezetxea – O. Erauntzeramurgil).