Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Liburutegiaz gozatzeko festa egingo dute asteburuan

Hiru parte hartze saioren ondoren, bukatutzat eman dute Ku-ku elkartekoek liburutegiaren eraldaketa prozesuaren lehen zatia, eta hori ospatzeko, festa izango dute asteburuan.

Eraldaketa prozesuko parte hartze saio bateko irudia.Allende Arnaiz
Leire Perlines
Oiartzun
2025/06/13

Oiartzungo Udalak eta Ku-ku Haur eta Gazte Literatur Ekimenak Bazen behin liburutegi bat prozesua jarri zuten martxan liburutegi eredua modu kolektiboan birpentsatu eta diseinatzeko, eta asteburuan bidearen lehen zatia bukatu dutela ospatuko dute. 

Liburutegian bertan izango da festaren zati handia, espazioaren terminoa etengabean mahai gainean egon denez, amaiera festa hori bertan ospatzea erabaki baitute. Karmele Mitxelenak eman du bi egunetako hitzorduen berri, eta zehaztu duenez, asteburuko plan modura planteatu dute; izan ere, bi jarduera elkartu dituzte astebururako: liburutegiko eraldaketa prozesuaren bukaera festa, eta Ku-ku Eguna. 

Ku-ku Eguna, “normalean” maiatzean egiten dute, baina Mitxelenaren hitzetan, asteburu honetako egitarauan bazuen lekurik Ku-ku Egunak ere. “Oso uztargarriak ikusten genituen bi egunak eta bi festak”. Ku-ku elkarteak antolatzen du prozesuaren bukaera festa, eta elkarte hori izan da liburutegiaren prozesuaren eragile nagusietakoa. “Ku-ku Eguna ere liburuaren inguruko festa bat izaten da, herritarren beharrei erantzuteko beste liburutegi mota bat eraikitzeko egiten dugun zerbait da, eta, hortaz, prozesuari lotuta dago”.

Herria izan da ahotsa
Liburutegiaren itxura berria nolakoa izan behar zen herriak erabaki behar zuela sinistuta zeuden Ku-kukoak. “Uste dugu ez zuela eraldaketa hori ahots bakar batek erabaki behar. Hortaz, prozesu honetara jendea erakartzea izan da gure egitekoa”. Gauzak horrela, “denen ahotsetik” atera nahi zuten Ku-kukoek komunitateari erantzuteko azken emaitza izango zena. “Seinale txarra litzateke liburutegiaren prozesua egin eta gero emaitza izatea norbaiten ametsetako liburutegia, horrek suposatuko bailuke prozesua nahiko itxita izango litzatekeela”. 

Beraz, planteatutako erronka ahalik eta jende gehienarekin hitz egitea zela ikusita, Mitxelenak uste du bete dutela, nahiz eta kasu batzuetan zaila izan den. “Batzuekin parte hartze handiagoa izan da, beste batzuekin sinbolikoagoa, baina uste dut aletxoa denek jarri dutela eta saio presentzialekin lortu ez duguna galdetegi bidez lortzen saiatu garela. Bide ezberdinetatik saiatu gara denengana iristen”, gehitu du. 

Hiru saio presentzial egin dituzte, eta hitzordu horietara hogei eta hogeita lau pertsona artean elkartu dira. Alabaina, ezin zenbatu dezakete jendearen parte hartzea, askok kolektibo baten izenean hitz egin baitute. Hala ere, Mitxelenak argitu du saioetara joan diren pertsonez gain zuzenean jo dutela zaurgarriengana, erretiratuengana, ikastetxeetara, asanblada feministarena, Killirikupekoenengana… 

Larunbat goizean Allende Arnaizek gidatuko duen estanpazio tailerrarekin hasiko dute eguna; liburutegiko kaperan izango da, eta poltsak estanpatuko badituzte ere, nahi duenak bere elastikoa eramateko aukera izango du. 

Tailerraren ondotik, Elena Zalakainek liburutegiko kaperaren bisita gidatua egingo du. “Orain arte herritar askorentzat ezezaguna izan den espazio bat da, beraz, modu batean herriari espazio bat irekitzeko aukera emango dion hitzordua izango da”. Igandean, aldiz, kaleko liburutegia eta tailerrak izango dira 10:30ean hasita, eta ordu erdi geroago Maite Frankok ipuinak kontatuko dizkie hiru urtetik aurrerako haurrei. Azkenik, prozesuaren bukaera ekitaldiarekin batera, brindisa eta mokadutxoa egingo dituzte. 

Prozesuaren eraldaketa prozesua bukaerara iritsi dela ospatuko dute asteburuan, baina jakin badakite oraindik lan asko dutela egiteko. Herritarren ahotsetatik atera den irudia aurkeztuko dute, baina kudeaketaren arloa oraindik “zintzilik” dago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.