Prentsak gatazka politikoetan duen funtzioaz hausnartzeko, solasaldia

Pello Urzelai, Gema Lasarte eta Iñaki Sotok egingo dute mahai ingurua, Jon Martin Etxebesteren gidaritzapean. Hilaren 20an izango da jardunaldia.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Oiartzun Irratiak antolatuta, prentsak gatazka politikoetan zein garrantzia duen aztertuko dute mahai inguru batean.

EHUk El Salvadorreko gerrari buruz egindako ikerketa lana abiapuntu gisa hartuta, Oiartzun Irratiak podcast sorta bat ekoitzi du EHUrentzat. Aipatutako gatazka horretan erabakigarria izan zen Salpress prentsa agentzia, gerra fronteak irabazi baitzituen. Gema Lasartek egin du ikerketa, eta, gainera, Salpress-eko kide izan zen gerra garaian.

Ikerketa hori Euskal Herrira ekarri eta prentsak euskal gatazkan duen funtzioaren inguruan aritzeko antolatu dute, hain zuzen, hitzartzea.

Hortaz, Pello Urzelai Berriako zuzendaritzako kidea, Gema Lasarte EHUko ikerlaria eta Garako zuzendari Iñaki Sotok hitz egingo dute jardunaldian. Era berean, Zein funtzio du prentsak gatazka politikoetan? hitzartzea Jon Martin Etxebestek moderatuko du.

Landetxen izango da ekitaldia, hilaren 20an –ostirala da–, 18:00etan. Hemen lortu daitezke gonbidapenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.